|
|
|
EHARIALDEA KIROL ELKARTEAREN HISTORIA Eharialdea kirol elkartea, 1987. urtean sortu zen, baina izen hau 1995.ean hartu zuen. Data horretatik aurrera,trinko egin du lan emakumezkoen eskubaloian, oinarria sortzen lehenengo hezkuntzan eta D.B.H.-ko lehenengo etapan Antonio Forniés, Luis Dorao, Miguel de Unamuno eta Mendebaldea ikastegietan. Bere eraginez emakumezkoen eskubaloia eskola kirolean agertu da eta modu honetan maila altuagoak mantentzea ere lortu du. Era berean, aipatu beharrekoa da Eharialdea
Kirol Elkarteak bere baitan lau talde dituela: euskal ligan jokatzen duten
kadete eta jubenil bana, 2.mailan jokatzen duen senior bat eta liga
probintzialean jokatzen duen beste bat. Gainera
2001.eko urritik aurrera, Gasteizko Udalak antolatzen duen kirol
kanpainaren barnean eratutako eskubaloi eskola zuzentzen du. Elkartearen hainbat lorpen aipatu ditzakegu,
denboraldi ezberdinetan eta maila ezberdinetan talde guztiak klasifikazioen
buruan mantentzeaz aparte. Bereziki aipagarriak dira Kadete mailan Euskadiko
Txapelketan 1998/99 denboraldian lortutako
biganrren postua,1999/2000 denboraldian lortutako
lehenengo postua,2001/2002 denboraldian lortutako hirugarren postua, eta 2000.urtean
Espainiako Txapelketan lortutako bigarren postua. Jubenil mailan aipatu behar
dira Euskadiko Txapelketan 2000/2001 eta 2001/2002 denboraldietan lortutako
lehenengo postuak. Hala nola, hainbat lehenengo postu Arabako Foru Aldundia-ren
Kopan. Bestalde, esan behar da Eharialdea Kirol Elkarteak ohituraz jokalari kopuru garrantzitsua eramaten duela emakumezko eskubaloi selekzio ezberdinetara: Arabakoa, Euskadikoa eta Espainiakoa. |
|
Esta página se actualizó por última vez el 11/11/02 . Web creada por Maider Viteri Aguirre |